Euskara

Galesen izan zen pasa den asteburuan Tosta karga, Ceredigion herrian, Europako hizkuntza aniztasuna azaleratu eta ospatuz. Bertan aurkeztu zuen Uxue Arzelus zinegileak Hitz gutxitan dokumental laburra. Eskoziara bidean dira orain kontainerrak, datorren astean bertan izango baita jaialdia. Horrela, astiro astiro zazpi hizkuntza komunitateetan geratuko da Tosta, eta irailean helduko da Euskal Herrira. Atlantikaldia jaialdiarekin batera izango da Tosta jaialdia, Errenterian, irailaren 22tik 25era. Besteak beste, kontzertuak, umeentzako tailerrak eta mintzodromoa izango ditugu.

  

Euskara

“Amaitzear da nire abentura. Astebete gelditzen zait maletak egin eta etxera itzultzeko momentua iritsi arte. Bost aste hauetan ahoskatu ezin ditudan dozena bat leku bixitatu ditut. Guztira 23 elkarrizketa egin dizkiet 13 pertsonari 3 hizkuntzatan (ingelera, galesa eta katalana). 406 minutuko materiala dut grabatuta. Ondo aprobetxatutako bost aste izan direla esango nuke!

  
Load more