Euskara

Errenteriara heldu zen atzo Sophie Stephenson, Eskoziako dantzari eta musikaria. Bost aste igaroko ditu bertan, ekainaren 10era arte, eta tarte horretan Euskal Herriko kultur komunitatean murgilduko da; besteak beste, Kukai dantza konpainiako kideak izango ditu bidelagun, Jalgi jaian egongo da eta Euskaltzaleen Topagunea zein Donostia 2016 gertutik ezagutuko ditu. Era berean, euskarara gerturatzeko oinarrizko mintzapraktika saioak izango ditu.

  

Euskara

Zazpi hizkuntza komunitate elkartu gara Tostan, zazpi kultura eta mundu ikuskera desberdin. Gure artean harremanetan jartzeko, zubi hizkuntzak baliatzen ditugu normalean, ingelera batez ere. Hala ere, gure hizkuntzei lekua egiteko, Hizkimizki oinarrizko hiztegitxoak prestatu ditugu; agurrak, zenbakiak, ohiko galderak eta abar jaso ditugu dokumentu batean.

  

Euskara

Euskal Herriko hizkuntza da euskara. Pirinioen mendebaldeko bazterrean hitz egiten da, Espainiar eta Frantziar estatuen arteko mugaren bi aldeetan. Europako hizkuntzarik zaharrena dela esaten da,  eta ez da hizkuntza familia ezagun bateko kidea, isolatua baizik. Horregatik, bere jatorria ezezaguna da.

  
Load more