Euskara

Galesen izan zen pasa den asteburuan Tosta karga, Ceredigion herrian, Europako hizkuntza aniztasuna azaleratu eta ospatuz. Bertan aurkeztu zuen Uxue Arzelus zinegileak Hitz gutxitan dokumental laburra. Eskoziara bidean dira orain kontainerrak, datorren astean bertan izango baita jaialdia. Horrela, astiro astiro zazpi hizkuntza komunitateetan geratuko da Tosta, eta irailean helduko da Euskal Herrira. Atlantikaldia jaialdiarekin batera izango da Tosta jaialdia, Errenterian, irailaren 22tik 25era. Besteak beste, kontzertuak, umeentzako tailerrak eta mintzodromoa izango ditugu.

  

Euskara

Sophie Stephenson dantzari eta musikari eskoziarra, eta Uxue Arzelus zinegile euskalduna, Donostian elkartu ziren atzo. Sophie duela bi aste heldu zen Euskal Herrira, sormen egonaldirako, eta Uxue martxoa apirila bitartean egon zen Galesen.

Berria egunkariko kazetari batekin bildu ziren, beren esperientziaren berri emateko; elkarrizketaren emaitza bertan irakur daiteke.

sophie eta uxue

 

  

Euskara

Errenteriara heldu zen atzo Sophie Stephenson, Eskoziako dantzari eta musikaria. Bost aste igaroko ditu bertan, ekainaren 10era arte, eta tarte horretan Euskal Herriko kultur komunitatean murgilduko da; besteak beste, Kukai dantza konpainiako kideak izango ditu bidelagun, Jalgi jaian egongo da eta Euskaltzaleen Topagunea zein Donostia 2016 gertutik ezagutuko ditu. Era berean, euskarara gerturatzeko oinarrizko mintzapraktika saioak izango ditu.

  
Load more