Euskara

Aste honen bukaeran hasi eta irailerarte, Tostak lau itsas-edukiontzi bidaliko ditu portuz-portu, proiektua osatzen duten zazpi hizkuntza-komunitateetan barrena. Kontainer multzo horrek komunitate bakoitzean antolatuko diren festibalen egitura osatuko du. Jaialdiok bizpahiru eguneko iraupena izango dute, eta dagoeneko ospatzen den beste jaialdi baten baitan programatuko dira. Gaur eman zaie agurra kontenedoreei Pasaiako Portuan, Dingle-erako (Irlanda) bidea hasi aurretik. Féile na Bealtaine jaialdian zabalduko dira lehendabizikoz edukiontziak apirilaren 29an.

 

 

  

Euskara

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak mugak gainditu nahi ditu eta Europako publikora heldu, eta, horretarako, hiru enbaxada bidaliko ditu kontinentean barrena. DSS2016EUren kanpo-misio hori  Hiriburutzaren inaugurazioaren baitan aurkeztu zen jendaurrean pasa den ostiralean; horien artean, Atlantikoko zazpi hizkuntza-komunitate gutxituetara TOSTAk egingo duen bidaia.

  

Euskara

‘Tosta’, ontzietako bankada, ardatz Atlantikoko hizkuntza-komunitate txiki askok partekatzen duten hitza da. Hori da, hain zuzen ere, Donostia 2016ko Ahotsen itsasargiaren enbaxadaren lan-esparrua. Tosta proiektuaren misioa da lurralde horietako hizkuntza eta kultura txikien inguruan kontzientziatzea, eta aukerak sortzea, artistak lankidetzan aritu daitezen nazioartean. Euskal Herria, Irlanda, Frisia eta Galizia dira, oraingoz, proiektuko kide eta espero dugu 2016a hasterako Gales, Kornualles eta Eskozia gure artean izatea.

  

Euskara

Tosta egitasmoaren legatu nagusietako bat, kulturarteko harremanetarako hizkuntza kudeaketarako gida proposamena izango da. Komunitate desberdinetako eragileen arteko harremanetan, tokian tokiko hizkuntzei lehentasuna emango dien hizkuntza erabilerarako eredua sortu nahi dugu. Horretarako, Euskal Herriko eta Europako erakundeen esperientziak eta praktika arrakastatsuak jaso, adituekin oinarri teorikoa landu eta gidaren zirriborroa osatzen ari gara.

  
Load more