Euskara

Tosta

Kideak

Tosta Europako kostalde atlantikoko hizkuntza gutxituen zazpi komunitatetako eragile kulturalen arteko lankidetza-proiektua da. Hauek dira parte-hartzaileak: A Mesa Pola Normalización Lingüistica, Donostia / San Sebastián 2016, Sabhal Mòr Ostaig, Afûk, Euskaltzaleen Topagunea, Ag Cothú Na N-Ealaíon Sa Ghaeltacht eta Depotación Da Coruña.

Euskara

Tosta

Tosta Banda

Tosta Banda aniztasuna oinarri duen orkestra bat da, eta taldea osatzen duten musikariak Eskozia, Galizia, Frisia, Gales, Kornualles, Euskal Herria eta Irlandakoak dira. Guztiak dira hizkuntza gutxituen hiztunak, eta guztiek dute beren sustrai musikalak nahastu eta partekatzeko gosea, elkarrekin horiei forma berria emateko eta beren kultura txikiak musikaren aniztasunera hurbiltzeko. Asmo handiko proiektua edo ametsa zen, baina iaz egia bihurtu zen. Beren herrialdeetan ezagunak diren musikari batzuk, musika-kalitate handikoak eta nazioartean musikan lanean dabiltzanak, elkartu egin ziren. Asteak lanean eman eta gero, Tosta Bandak lehen bira bat egin zuen iaz, eta arrakasta izugarria lortu zuten.

www.tostabanda.com

Euskara

Tosta

Tostaren gidaliburua

Nazioarteko proiektuetan lan egiten duten eragile kulturalentzako proposamen praktiko bat, hizkuntza gutxituak errespetatzen dituzten kudeaketa-praktikak susta ditzaten.

Tostaren gidaliburua

Euskara

Tosta

Tosta dokumentala

2017ko otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, Tosta proiektuan parte hartu zuten hizkuntza gutxituen zazpi komunitateek Tostari buruzko dokumentalaren estreinaldia egin zuten aldi berean. Zazpi hizkuntza txikik sormen artistikoa nola ospatzen eta bultzatzen duten erakusteko dokumentala. Europako hizkuntza- eta kultura-aniztasunari egindako omenaldia. Zuzendaria: Jorge Fernandez Mayoral.

Euskara

Tosta

Albisteak

Tosta proiektuaren berri eman zuten komunikabide askotan zazpi eskualdeetan. Hementxe aurkituko dituzu proiektuari buruzko albiste guztiak.

Euskara

Tosta

Amaierako txostena eta ebaluazio-txostena

Hementxe aurkituko dituzu Tosta proiektuaren txostenarekin eta ebaluazioarekin lotutako dokumentu guztiak.

Euskara

Itzuli da Tosta: azken ospakizuna Errenterian [KRONIKA]

Zoragarria izan da ostegunetik igandera Errenteria blaitu duen giroa. Atlantikaldia jaialdiak modu naturalean hartu du bere barnean Tosta herrixka eta Europa atlantiarreko 7 hizkuntza komunitate gutxituetako kulturen egitaraua. Euskal Herriak, azkenik, izan du aukera uda osoan bidaian pasa duen proiektua ezagutzeko.

  

Euskara

Irlanda, Kornualles, Eskozia,Gales, Frisia eta Galizian lehorreratu ondoren, Errenterian egingo du azken geldiunea Tostak aste bukaeran. Atlatikaldia jaialdian zabalduko du Tosta herrixka, irailaren 22a eta 25a bitartean: Europako zazpi hizkuntza-komunitate gutxitu horiek eta euren kultura nabarmenduko dituen gunea izango da.

Euskara, Galego

Frisiako portuan aingura bota eta lau eguneko geldialdia egin ostean, Galiziako kaian izango da Tosta egitasmoa bihartik igandera bitartean, Rock in Rian jaialdiarekin bat eginez. Atlantikoko kostaldeko hizkuntza komunitateetan zehar abiatutako bidaiaren seigarren porturatzea izango da Galiziakoa. Komunitate parte-hartzaileen kultur-truketik sortutako lanez eta jarduerez gozatzeko aukera ezinhobea izango da bertan.

  

Euskara

Galesen izan zen pasa den asteburuan Tosta karga, Ceredigion herrian, Europako hizkuntza aniztasuna azaleratu eta ospatuz. Bertan aurkeztu zuen Uxue Arzelus zinegileak Hitz gutxitan dokumental laburra. Eskoziara bidean dira orain kontainerrak, datorren astean bertan izango baita jaialdia. Horrela, astiro astiro zazpi hizkuntza komunitateetan geratuko da Tosta, eta irailean helduko da Euskal Herrira. Atlantikaldia jaialdiarekin batera izango da Tosta jaialdia, Errenterian, irailaren 22tik 25era. Besteak beste, kontzertuak, umeentzako tailerrak eta mintzodromoa izango ditugu.

  

Euskara

Tosta ekimenaren bigarren jaialdia gaur, ekainaren 17an, hasiko da Kornualleseko Falmouth herrian. Bertako International Sea Shanty jaialdiarekin bat egingo du Tostak, eta bi egunez publiko zabalari eskainitako jarduera parte-hartzaileak eta zuzeneko musika emanaldiak egingo dira: Tosta Banda, Tosta kantua, tailerrak, mosaikoak, flash mob-a, kontzertuak, street art-a, erakusketak, kantujira, zuzeneko irrati emisioak eta abar.

  

Euskara

Sophie Stephenson dantzari eta musikari eskoziarra, eta Uxue Arzelus zinegile euskalduna, Donostian elkartu ziren atzo. Sophie duela bi aste heldu zen Euskal Herrira, sormen egonaldirako, eta Uxue martxoa apirila bitartean egon zen Galesen.

Berria egunkariko kazetari batekin bildu ziren, beren esperientziaren berri emateko; elkarrizketaren emaitza bertan irakur daiteke.

sophie eta uxue

 

  

Euskara

Errenteriara heldu zen atzo Sophie Stephenson, Eskoziako dantzari eta musikaria. Bost aste igaroko ditu bertan, ekainaren 10era arte, eta tarte horretan Euskal Herriko kultur komunitatean murgilduko da; besteak beste, Kukai dantza konpainiako kideak izango ditu bidelagun, Jalgi jaian egongo da eta Euskaltzaleen Topagunea zein Donostia 2016 gertutik ezagutuko ditu. Era berean, euskarara gerturatzeko oinarrizko mintzapraktika saioak izango ditu.

  
Load more