Euskara

Euskal Herrira iristear da Tosta

Posted on September 20th, 2016

Irlanda, Kornualles, Eskozia,Gales, Frisia eta Galizian lehorreratu ondoren, Errenterian egingo du azken geldiunea Tostak aste bukaeran. Atlatikaldia jaialdian zabalduko du Tosta herrixka, irailaren 22a eta 25a bitartean: Europako zazpi hizkuntza-komunitate gutxitu horiek eta euren kultura nabarmenduko dituen gunea izango da.

Itsas-bidaian zehar bertatik bertara ezagututako kultura aniztasunak aberastuta iritsiko da Tosta Atlantikaldira, egitarau zabalarekin: Tosta Bandaren kontzertua, hizkuntza gutxituek inspiratutako artelanen erakusketa, zazpi komunitateetako kultur adierazpenak, jende andana bildu nahi duen giza-mosaikoa osatzea eta haurrentzako tailerrak egunero, besteak beste

Hizkuntza-komunitate horietako bakoitzaren errealitatea ezagutzeko mahai-ingurua antolatu da ere, ostiralean, arratsaldeko 17:00etan Xenpelar etxean. Hizkuntzen sustapenean diharduten Tosta proiektuko zazpi komunitateetako eragileek euren testuingurua eta lan egiteko moduak azalduko dituzte solasaldi ireki honetan.

Musikaz blai
Programazio horren baitan, Tosta Bandaren kontzertua da hitzordu nagusia: ostiralean, Lehendakari Agirre plazan, 20:00etan. Euskal Herrian lehendabiziko emanaldia eskainiko du Europako atlantikoko zazpi hizkuntza komunitate gutxituetako musikari, kantu eta erritmoak uztartzen dituen taldeak.

Gainera, Tostan bidailagun izan diren komunitateetako musikarien kontzertuak izango dira egunero, honako taldeen eskutik: Craobh Abhainn (Eskozia: osteguna, 19:15, Herriko Plaza), Ó Fearghail Brothers (Irlanda: larunbata, 12:oo, Xabier Olaskoaga plaza) Marit & Rona (Eskozia: larunbata, 13:00, Zumardia), Bec & Jen (Kornualles: larunbata, 13:30, Herriko Plaza), Gwilym Bowen Rhys & Elidyr Glyn (Gales: larunbata, 19:15, Herriko Plaza), Iker Lauroba (Euskal Herria: larunbata, 21.30, Herriko Plaza), Marit & Pa (Frisia: igandea, 11:00, Zumardia), Mónica De Nut & Luís Martíns (Galizia: igandea, 11:45, Zumardia).

Kultura gutxituetatik sortutako artea
Jaialdiak irauten duen egun guztietan, Tostan parte hartu duten sortzaileen lanen erakusketa egongo da ikusgai, herrixka osatzen duen puzgarri ikusgarrian. Izan ere, egitasmoak zazpi komunitateen arteko artista trukea sustatu zuen, eta egonaldi horien emaitza dira diziplina askotariko lanak, hizkuntza txikien balioa eta hauen arteko harremanak ardatz hartuta sortutakoak. Ostegunean, jaialdiaren inaugurazioaren egunean, Errenterian izango dira Uxue Arzelus zinemagile euskalduna (Galesen egin zuen erresidentzia) eta Sophie Stephenson dantzari eskoziarra (Euskal Herriak jaso zuena), euren lanak aurkezteko.

Parte hartu giza-mosaikoan!
Jaialdaren azken egunean, hizkuntza aniztasuna irudikatzeko lore baten petaloa osatuko da bertaratzen diren herritarrekin. Tostak geldiunea egin duen komunitate bakoitzean lorearen petalo baten mosaikoa egin da, eta petalo guztiekin osatutako lorea ikusi ahal izango da laster prestatzen ari diren bideoan.

After having landed in Ireland, Cornwall, Wales, Scotland, Frisia and Galicia Tosta will make its last stop next weekend. It will be in the Basque Country, in conjuction with Atlantikaldia festival. On the 22nd of September, the Tosta village will pop up in the town of Errenteria where it will display the cultural cargo gathered during its Atlantic route until the 25th.

In the Tosta village Atlantikaldia, the artistic creations resulting from the residencies will be presented, and there will be comprehensive schedule of participative activities. The highlight will be the performance of Tosta Banda, made up from musicians of all communities involved in Tosta (Ireland, Cornwall, Wales, Scotland, Frisia, Galicia and the Basque Country).