Euskara, Galego

Galizian egingo du azken aurreko geldialdia Tostak

Posted on September 9th, 2016

Frisiako portuan aingura bota eta lau eguneko geldialdia egin ostean, Galiziako kaian izango da Tosta egitasmoa bihartik igandera bitartean, Rock in Rian jaialdiarekin bat eginez. Atlantikoko kostaldeko hizkuntza komunitateetan zehar abiatutako bidaiaren seigarren porturatzea izango da Galiziakoa. Komunitate parte-hartzaileen kultur-truketik sortutako lanez eta jarduerez gozatzeko aukera ezinhobea izango da bertan.

Galizieraren egoera
Galiziera XVIII. mende inguruan sortu zen hizkuntza erromantzea da, Gallaecia probintzian hitz egindako latinaren bilakaera gisa. Erdi Aroan, egungo Galizian eta Portugalgo iparraldean hizkuntza berberaz mintzatzen ziren. Erdi Aroaren ostean, ordea, Galizia azpiratu eta gaztelania inposatu zuten boterearen alor guztietan. Galiziera zen biztanleriaren gehiengoaren hizkuntza, baina XIX. mende erdira arte ez zuen idazkera berreskuratu.

1980an Autonomia Estatutua onartu, eta, hari esker, galiziera hizkuntza ofizial bilaktu zen gaztelaniarekin batera. Azken hamarkadetako aurrerapausoak gorabehera, hiriguneetan eta haurren eta gazteen artean hiztunak gero eta azkarrago galtzen dira, eta horrek kezka handitu egin du.

tosta-galizia