English, Euskara

Atlantikaldia izango du helmuga Tostak

Posted on September 7th, 2016

Atlantikaldia, irailaren 22tik 25era bitartean ospatuko den musika eta kultur jaialdia, munduko kulturen topagune bilakatuko du Errenteria. Aurtengo edizioan aniztasuna izango da jaialdiaren ardatza, tartean Tosta proiektuak eta beronen baitan sortutako Tosta Bandak dakartzaten kultur eta hizkuntz aniztasun-karga.

Atlantikaldiaren hirugarren edizioan bisitari berezia izango da, Donostia 2016ren enbaxada ibiltaria den Tosta egitasmoaren lehorreratzea, hain zuzen, tokian tokiko hizkuntzak balorean jartzea xede duen egitasmoa. Tosta herrixkak hizkuntzak eta hizkuntza aniztasuna nabarmenduko dituen gunea izango da. Apirilaz geroztik Atlantikoko hizkuntza-komunitate gutxituetan barrena ibili da eta Galizia, Gales, Irlanda, Eskozia, Frisia eta Kornualles bisitatu ondoren, Errenterian eta Atlantikaldian amaituko du bidaia.

Bertatik bertara ezagututako kultura aniztasunak aberastuta iritsiko da Atlantikaldira, eta Errenterian zabalduko du herrixka, egitarau zabalarekin. Programazio horren baitan,  honakoak dira azpimarratzekoak: proiektuaren baitan sortutako Tosta Bandaren kontzertua, Euskal Herrian lehenengoa; komunitateen arteko artista-trukeen ondorioz sortutako artelanen erakusketa; eta “Europako hizkuntza gutxituak elkarrizketan” mahai-ingurua, Tostan bidailagun izan diren komunitate bakoitzeko elkarteen arteko topaketa irekia (Euskaltzaleen Topagunea izan da euskararen eta euskal kulturaren ordezkaria).

Atlantikaldia, the music and cultural festival that will take place in Errenteria (Basque Country) from the 22nd to the 25th of September, will host Tosta in its final destination. This year Atlantikaldia is celebrating its third edition, being diversity its main focus point. The diverse cultural cargo Tosta has gathered on its trip will fit at its best in Atlantikaldia.