Euskara

Sophie Stephenson artista eskoziarra Euskal Herrira heldu da

Posted on May 6th, 2016

Errenteriara heldu zen atzo Sophie Stephenson, Eskoziako dantzari eta musikaria. Bost aste igaroko ditu bertan, ekainaren 10era arte, eta tarte horretan Euskal Herriko kultur komunitatean murgilduko da; besteak beste, Kukai dantza konpainiako kideak izango ditu bidelagun, Jalgi jaian egongo da eta Euskaltzaleen Topagunea zein Donostia 2016 gertutik ezagutuko ditu. Era berean, euskarara gerturatzeko oinarrizko mintzapraktika saioak izango ditu.

Euskal Herriko abestiak zein erritmoak eta Eskoziako dantza elkartuta, film labur bat ekoiztuko du Sophiek. Horretarako prestaketa lanak Niessen kulturgunean eta Dantzagunearen egoitzan egingo ditu, Errenterian. Izan ere, Euskal Herriko Tosta jaialdia bertan izango da, irailaren 22tik 25era, Atlantikaldia jaialdiaren baitan. Sophieren lana Tostako hurrengo jaialdietan egongo da ikusgai, eta irailean Errenteriara itzuliko da bere proiektua zuzenean aurkeztera.

Sophie Stephensonek Sophabulous Steps izeneko web ataria dauka. Bertan, bere biografia, bideoak eta lanak aurki daitezke.

Bestalde, Euskal Herritik Galesera joan zen Uxue Arzelus ikus-entzunezko sortzailea etxean da berriz. Apirilaren 24an itzuli zen sei asteko egonaldia bukatuta, eta sortzen ari den film laburra ekainaren erdialderako bukatuko du. Uxuek adierazi duenez, oso esperientzia positiboa izan da Galesen bizitakoa, bertako kultur komunitatean murgilduta egon baita.

Sophie lehen eguna_selfie
Sophie, ezkerrean, Tostako Euskal Herriko zenbait kiderekin.

Sophie Stephenson, the Scottish artist selected for the residency in the Basque Country, arrived in Errenteria yesterday. She will be there for the next five weeks, until the 10th of June. During the residency, she will be in contact with Basque musicians and dancers, and she will get to know some festivals and cultural events. Her mentor will be Kukai dance company.

Sophie is a dancer, musician and film-maker. She will use a vocal dance tune from both languages , develop percussive foot rhythms and  layer this with other sound samples (natural environment and spoken words). This soundscape will create the audio to a film.

Sophie Stephenson has a website called Sophabulous Steps, where her biography and some videos are available.

On the other hand, the Basque artist Uxue Arzelus has finished her residency in Cymru, and she is back in Euskal Herria. Her short film will be ready for the next festival.