Euskara

Atlantikoan barrena abiatu da Tosta

Posted on April 20th, 2016

Aste honen bukaeran hasi eta irailerarte, Tostak lau itsas-edukiontzi bidaliko ditu portuz-portu, proiektua osatzen duten zazpi hizkuntza-komunitateetan barrena. Kontainer multzo horrek komunitate bakoitzean antolatuko diren festibalen egitura osatuko du. Jaialdiok bizpahiru eguneko iraupena izango dute, eta dagoeneko ospatzen den beste jaialdi baten baitan programatuko dira. Gaur eman zaie agurra kontenedoreei Pasaiako Portuan, Dingle-erako (Irlanda) bidea hasi aurretik. Féile na Bealtaine jaialdian zabalduko dira lehendabizikoz edukiontziak apirilaren 29an.

 

 

At the end of this week, Tosta will send out a set of four shipping containers to the seven minority language communities that are part of the project. These containers carry inside the infrastructure of the Tosta village that will pop-up in each destination, in conjuction with a local cultural festival. The harbour of Pasaia (Basque Country) bid farewell to the containers today before they set out to Dingle (Ireland) for the Féile na Bealtaine festival.