Euskara

Uxue Arzelus Galesera heldu da

Posted on March 16th, 2016

Uxue Arzelus donostiarrak sei aste igaroko ditu Galesen, Machynlleth herrian. Astelehen iluntzean heldu zen bertara, eta atzo inguruko zenbait sortzaile eta hizkuntza eragilerekin elkartu zen. Celtic Neighbours elkarteko kideek antolatu duten egonaldian, film labur bat egingo du hizkuntza komunitatean murgilduta.

Apirilaren 24ra arte, galesera eta euskarari buruzko dokumental laburra ekoiztuko du bertan, Tostaren udako jaialdietan ikusgai egongo dena. MOMA arte galerian izango du lanerako egoitza. Datozen asteetan emango digu bere esperientziaren berri!

Euskal Herrira, berriz, Eskoziako artista bat etorriko da apirila eta maiatza bitartean.

Uxue Galesen lehen eguna

Uxue Arzelus, the Basque artist in Tosta, arrived at Machynlleth (Cymru, Wales) last Monday. Yesterday she met some artists and Welsh language promoters.

During her artistic residency, until the 24th of April, she will create a short documentary that connects people who speak the Basque language with those who speak Welsh. This work will be done at Moma art galery.

Uxue will tell us something about her experience in a few days!