Euskara

Uxue Arzelus da Tosta proiektuan Galesen sei asteko egonaldia egiteko hautatutako artista

Posted on February 1st, 2016

Uxue Arzelus (Donostia, 1989) ikus-entzunezko sortzaileak sei aste igaroko ditu Galesen, martxoa eta apirila bitartean. Tosta proiektuaren baitako egonaldian, bertako hizkuntza komunitatean murgildu eta dokumental labur bat osatuko du.

Sortzailearen helburua, euskara eta gales hiztunak elkartuko dituen ikus-entzunezkoa sortzea da. Belaunaldi, sexu, arraza, ikasketa zein hizkuntza maila desberdinetako pertsonak elkarrizketatuko ditu, hizkuntza hauen erretratu bat egiteko. Era berean, hiztunen hitz kuttunak, gorroto dituztenak, haientzat garrantzitsuak direnak, ezagutzen ez dituztenak eta abar bilduko ditu dokumentalean, hiztegitxo bat sortuz. Horretarako, aldez aurretik Euskal Herrian ere egingo ditu grabaketak. Irudiarekin eta hitzarekin lotutako arte diziplinetako sortzaileei luzatutako deialdira 8 lan aurkeztu dira guztira.

Uxuek hainbat lan egin ditu zuzendari eta gidoilari moduan, eta 2014an lehen saria eskuratu zuen “Euskaraz bizi nahi dut” film laburren lehiaketako amateurren atalean. Bestalde, zine kritikak idazten ditu zinea.eus atarian, eta Irutxuloko Hitzako Loretopetik zutabean idazten du. Gaur egun, bere lehen film luzea idazten ari da.

Tosta proiektuak Europa Atlantikoko hainbat hizkuntza komunitate biltzen ditu (Gales, Kornualles, Eskozia, Irlanda, Frisia, Galizia eta Euskal Herria). Udaberrian, komunitate bakoitzak sortzaile egonaldi bat antolatuko du, eta Euskal Herrira Eskoziako artista bat etorriko da. Uxue Arzelusen eta gainontzeko sortzaileen lanak hizkuntza komunitateotan udan izango diren jaialdietan egongo dira ikusgai. Informazio gehiago tosta2016.eu atarian aurki daiteke.

 

Uxue Arzelus is the Basque artist chosen for the residency in Wales

Audiovisual artist Uxue Arzelus (San Sebastian, 1989) will spend six weeks in Wales, between March and April. During this residency, which is part of the Tosta project, the artist will be immersed in the language community and will make a small documentary.

Her aim is to create an audiovisual document that connects people who speak the Basque language with those who speak Welsh. She will interview people from different generations, sexes, races, education levels and even different language proficiency levels, to create a portrait of these languages. At the same time, the documentary will collect their favourite words, their most hated words, the most important words, those they do not know and many others, thus creating a small dictionary. To do this, before starting her residency she will also do some filming in the Basque Country. In total eight works have been presented to the call for applications aimed at creative artists from disciplines related to images and words.

Uxue has completed several projects as a director and screenwriter, and in 2014 she received the first prize in the amateur section of the Euskaraz bizi nahi dut (I want to live in Basque) short film competition. On the other hand, she writes film reviews on the zinea.eus website and writes the “Loretopetik” column in the magazine Irutxuloko Hitza. She is currently writing her first feature-length film.