Euskara

Atlantikoko hizkuntza aniztasunaren ibilbidea

Posted on November 12th, 2015

‘Tosta’, ontzietako bankada, ardatz Atlantikoko hizkuntza-komunitate txiki askok partekatzen duten hitza da. Hori da, hain zuzen ere, Donostia 2016ko Ahotsen itsasargiaren enbaxadaren lan-esparrua. Tosta proiektuaren misioa da lurralde horietako hizkuntza eta kultura txikien inguruan kontzientziatzea, eta aukerak sortzea, artistak lankidetzan aritu daitezen nazioartean. Euskal Herria, Irlanda, Frisia eta Galizia dira, oraingoz, proiektuko kide eta espero dugu 2016a hasterako Gales, Kornualles eta Eskozia gure artean izatea.

Tostaren ibilbideak bi geltoki nagusi ditu: lehenik, udaberrian, sortzaile egonaldiak; eta bigarrenik, udan, jaialdiak. Udaberrian, komunitate bakoitzak artista bat bidali eta beste bat hartuko du, zazpi lagun guztira; hauek, hizkuntza eta kultura txikiekin lotutako obra bana sortuko dute. Euskal Herriaren kasuan, Eskoziako sortzaile bat etorriko da sei astez, eta bertako bat Galesera joango da. Kulturgintzako hainbat arlotako kideak izango dira.

 

Ekainetik aurrera, edukiontzi merkanteen set batek portuz portu bidaiatuko du, kultura karga hori biltzeko. Edukiontzi horiek beroriek izango dira helmuga bakoitzean gauzatuko diren bizpahiru eguneko jaialdien gertaleku. Jaialdiotan, egonaldietan sortutako arte-lanak aurkeztu, Europako hizkuntza eta kultura aniztasuna ikusgarri egin, eta herritarrek komunitateen arteko lankidetzan parte hartuko dute. Euskal Herriko jaialdia irailean izango da, Errenteriako Atlantikaldiarekin batera.

Tostak hizkuntzen erabilerarako plan bat izango du, eta bertan proiektuan zehar hizkuntzak erabiltzeko, konbinatzeko eta itzultzeko irizpideak bilduko dira. Agiri hori dinamikoa izango da, ikasitako lezioak gehituko zaizkio eta, azkenean, nazioarteko kultur proiektuetarako kudeaketa linguistikoari buruzko gida bat argitaratuko da. Argitalpen hori eta Europako hizkuntza eta kultura minorizatuen inguruko sentsibilizazio hondarra izango dira Tostaren legatu nagusiak.

‘Tosta’, or the bedplate of ships, is a word that many small linguistic communities of the Atlantic axis have in common. This is, in fact, the working area of the embassy of “Ahotsen itsasargia” (the beacon of voices) of Donostia 2016. The mission of the Tosta project is to raise awareness of the minority languages and cultures of those countries, and to create opportunities for artists to work together overseas. The Basque Country, Ireland, Friesland and Galicia are the members of this project in 2015 and we hope that Wales, Cornwall and Scotland will join us in 2016.